XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Ez zan une batzuetan - deus gogoangarririk gertatu.
Amonaren lelo beti-berdiñak, bazizuala zirudin logaletxoaren antzeko zerbait sortarazteko doaia.
-
- Zer nai duk ik? - galdetu zion sumindurik Semka`ri Zerbait egiña izango bait zan au eskierki (seguruaski)!.
- Nik...? Ezer ez, Andrea! Jarrai ezazu, arren, irakurketan -, erantzun zion Semka`k apalki.
Ez zan irakurraldia luzea izan, laister bait zan berriro atsoa Semka`ri galdezka.
- Esan nai al duk bein betirako, zer nai duken?.
- Nik ezer ez, Andrea.
- Zertarako abil, bampacirc;, ire eskutzar oiekin Liburuaren krisketak ukitzen?.
- Oso politak diralako.
Sarrailgille izana nauzu, Andrea, eta ba dizut orrelako lan baten edertasunaren ezaguera.
Arras ongi landuak dituzu krisketa auek.
- Krisketei begira egon aiz Idazki Deunaren itza entzun bearrean!.
Ez aiz zer irakurri dedan esateko ere gauza izango!.
- Bai, Andrea, bai.
Sermoi egokia, zuk irakurri diguzuna!.
Ta ederki ulertu dut guzia.
- Asi adi, bampacirc;, zer ulertu duken esaten.
- Bai; eta atsegiñik aundienarekin gañera.
- Ea, ba! - Bampacirc;...... bampacirc;...... sinismenari-buruzkoa zan sermoia, eta... gaiztakeriari-buruzkoa ere bai.
Eta...... baita`re...... baita`re... Sermoi jakintsua zan eta bikaña!.
Biotzen barren-barreneraño sartzen diranetakoa!.
Itunki buruari eragiñaz gelditu zan ixilik une batean amona.
Asarre gorriarekin itzegin zigun gero: - kankallu utsak zerate. Kankalluak.
Arrikozkorren antzera sentimenik ere ez duzuten kankalluak.
Zoazte bereala zuen lana amaitzera!.
Ta, ori esanda, besterik gabe aldegin zuan gugandik.
- Asarretu zaiguk atsoa -, esan zigun Mixka`k irriparez beti bezela, baña baita, oraingoan, aski lotsaturik ere...
Semka, burua azkatzen ari izan zan alditxo batean.
Gero, auxe bakarrik esan zigun, etxeruntz arin-arin zijoan atsoari begira: - Zillarrekoak dituk krisketa oiek!-.
Ta ori esatean alako maltxurkeri-irripartxo bat agertu zitzaion dantzan ezpaiñetan, zerbait asmatzen-edo ari zalaren adigarri.